Arartekoak arrazoia eman dio udalari Berriozabalen kasuan

Anboto 2012ko urr. 15a, 14:03

Arartekoak uste du presoek mozioan adierazten den tratua jaso behar dutela

Arartekoak uste du presoek mozioan adierazten den tratua jaso behar dutela.

 

Elorrioko udalak EAJk aurkeztutako mozio bat onartu zuen uztailaren 25ean, herriko preso politikoen ingurukoa. Giza eskubideen ikuspegitik, presoen eskubideak betetzea eskatu zuen. Batez ere, gaixorik larri dagoen Inma Berriozabalen kasuan egiten zuen indarra. Preso honen kasuan legea zorrotz betetzea eskatu zuen udalak (zigor kodearen 92. artikulua aplikatuta baldintzapean aske geratzeko aukera izango luke). Mozioa hainbat erakundetara bidali zuen udalak, "atxikimendua jaso eta giza eskubideen kontrako jarrerak desagerrarazteko neurriak hartzeko". Bada, Arartekoak erantzun du eta esan du presoek mozioan adierazten den tratua jaso behar dutela. Gainera, azaldu du lehenago ere eman duela bere ikuspuntuaren berri, eta epaile zein justizia arloan lanean dabiltzanen artean ere zabaldu duela.

 

Herrira mugimenduak aurkeztutako mozio baten alternatiba legez onartu zen EAJren mozioa. Besteak beste, honakoa zioen: "Espetxeetan dauden hainbat elorriarri giza eskubideak larriki urratzen zaizkie, ezarri zitzaizkien zigorrak erabat gaindituz: zigorrak luzatzen baitzaizkie eta beraien etxeetatik urrun eta sakabanatuta baitaude, osasun egoerarekin bateraezinak diren baldintzak aldatu barik eta abar. Eta era honetara familiak ere zigortzen dituzte indarrean dagoen legediak xedatzen duena baino haratago."

 

EAJren mozioa

 

Arartekoaren erantzuna

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!