Elorriarren % 59 elebiduna izan arren, kalean hamar elkarrizketatik hirutan erabiltzen da euskara.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia berridazteko batzar irekiak hasi dituzte Elorrion, eta diagnosia egin eta gero, datorren eguaztenean, urriaren 10ean, euskararen egoera hobetzeko ideia eta proposamenak batuko dituzte, Iturri kultur etxean, 18:30etik aurrera.