Tiro hotsak jairako doinu bihurtuko dira domekan

Anboto 2012ko urr. 6a, 08:30

Errebonbiloen alardeaz gainera, bizikleta igoera, kontzertuak eta omenaldia egongo dira asteburuan

Errebonbiloen alardeaz gainera, bizikleta igoera, kontzertuak eta omenaldia egongo dira asteburuan.

 

Punta biko txapela buruan, sasoi baten egiten zituzten arma alardeen antzezpena egiteko batuko dira domeka honetan Errebonbiloak. Hamabost ‘soldadu’, txistulariak eta atabal jotzailea 05:00etan batuko dira lehenengo tiroak botatzeko. Arratsaldean hasiko dute alardea, 17:00etan: Errosarioko Amari agurra eta dantza saioa plazan. Errebonbilo Egunaren inguruan, gainera, geroago eta ekitaldi gehiago antolatzen dira jai giroan.

 

Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko kideei omenaldia egingo diete gaur. Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izango dira omenaldian eta duela 25 urte Europako Mendietan izandako istripuan hildako kideak oroituko dituzte.

 

Gaur goizean, bizikletaz Mendrakara igoteko deia egin du txirrindulari elkarteak, 11:00etan plazatik irtenda. Domekan Durangaldeko txistulariak ariko dira plazan, 13:15ean, Berriotxoa abesbatzagaz eta Durangoko Metalen taldeagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!