Elorrioko hamar irakasle ari dira pedagogia etikoa ikasten

Anboto 2012ko urr. 8a, 08:20

Herriko ikastetxeetako hamar irakasle pedagogia etikoaren inguruko ikastaroa jasotzen ari dira. Udalak eta Baketik fundazioak hitzarmena sinatu zuten otsailean, gatazka politikoaren ondorioz gizartean sortutako hausturak bideratzen ahalegintzeko

Herriko ikastetxeetako hamar irakasle pedagogia etikoaren inguruko ikastaroa jasotzen ari dira. Udalak eta Baketik fundazioak hitzarmena sinatu zuten otsailean, gatazka politikoaren ondorioz gizartean sortutako hausturak bideratzen ahalegintzeko.

 

Berradiskidetze kultura deitzen diote zeregin horri. Hainbat ekintza eratu zituzten ildo horri jarraituta, eta horietako bat da Txintxirri ikastolako, Herri eskolako eta Lourdes ikastetxeko hamar irakasleen formazio ikastaroarena.

 

Irakasleentzako baliabide teoriko zein praktikoak eskaintzea ei da helburua. Zortzi ikasgai dauzkate: muga, eskerra, kontzientzia entzutea, giza duintasuna, elkarrizketa, enpatia, pazientzia eta maitasuna. Ikastaroa jaso eta gero, ikasleekin landuko dituzte edukiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!