Ludotekaren prezioa %80 igotzea kritikatu du Bilduk

Anboto 2012ko urr. 4a, 08:57

Iaz 50 euro ordaindu behar ziren ludotekagatik, aurten 90; neurriz kanpokotzat jo du koalizioak

Iaz 50 euro ordaindu behar ziren ludotekagatik, aurten 90; neurriz kanpokotzat jo du koalizioak.

 

Ludotekako prezioa igotzea txarto ikusi du Bildu koalizioak. EAJk eta PPk onartuta, %80 igoko dute aurten kuota. Iaz 50 euro ordaindu behar ziren zerbitzuagatik, eta aurten 90 euro. Prentsa ohar bidez, gobernu taldearen kontra agertu  da Bildu:“EAJk proposatzen duen %80ko igoera salatu nahi dugu, guztiz  neurriz kanpokoa iruditzen zaigulako. Are gehiago, herritarrak pairatzen ari diren krisia dela-eta”. Gainera, ludotekara bi edo hiru ume eroaten dituztenek ez ei dute merkeago edukiko. “Ez dute ordaintzeko inongo obaririk ezta erreztasunik planteatu”.

 

Bi ume eroatea 180 euro kostatuko da, eta hiru ume 270. Neurriari soluziorik ez ematea ere leporatu dio EAJri: “Prezio publikoa %80 igo beharrean, gobernu taldeak beste aukera batzuk  aztertu eta burutu beharko lituzke gastua  murrizteko”.

 

Udalaren aurrezkia 1,1 milioi euroan handitu dela publikatu eta gutxira neurri hau hartzea lotsagarria dela dio Bilduk. Igoeraren ondorioz, ume kopurua txikitu, eta zerbitzuaren desagerpenaren hasiera izango ote den beldur da Bildu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!