Zaharrentzako ariketa-aparatuak ipini dituzte Aldatsekuan

Anboto 2012ko urr. 2a, 11:40

Dozena bat tresna egokitu ditu udalak parkean. Indarra, koordinazioa eta malgutasuna hobetzeko balio dute

Dozena bat tresna egokitu ditu udalak parkean. Indarra, koordinazioa eta malgutasuna hobetzeko balio dute.

 

Aldatsekuan hainbat nagusi batu dira parkearen itxura berria ikusteko. Gune bio-osasungarria inauguratu dute, udal ordezkariekin batera. Ariketak egiteko aparatuen inguruko informazioa jaso dute, eta probatzen ere ibili dira batzuk. Esaterako, Segundo Iglesiasek hankentzako tresna bat aukeratu du. Apur batean pedalei eragiten ibili da eta esan du beretzako nahikoa dela. Gainera, aitortu du aurreko egunetan ere bertan izan dela: "Egunero etortzen naiz, baina bost minutu bakarrik egiten ditut". Pena bakarra dauka: euria eginez gero ezingo duela bertara joan. Bere alboan Ana Otadui alkateak egin du ariketa berbera, eta berbetarako aprobetxatu dute pedalei eragiteko denbora. Elvira Floresek eta Juan de Dios Escribanok besoak lantzeko tresna bategatik agertu dute interesa. Ekimen interesgarria dela diote, baina kezkatuta egon dira inauguratu aurretik baten batek aparatuak kaltetu ei dituelako.

 

Otaduik adierazi du aspaldiko eskaera zela horrelako gune bat sortzea. Ondorioz, herritarrek aprobetxatuko duten esperantza dauka. 9.155 euro inbertitu ditu udalak egitasmoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!