Domeka honetarako antolatu du Erdella mendi taldeak Elorrixoko Bira. Hamazazpigarren edizioa beteko du mendi-irteerak; aurten ere, herriko mugarrietatik pasatuta egingo dute ibilbidea.
Goizeko 07:30ean ipini dute elkartzeko ordua, plazan. Baina, buelta osoa beharrean laburragoa egin gura dutenek 09:00etan joko dute mendirantza.
Antolatzaileek azaldu dute aurretiaz eman ahal dela izena, Erdella taldearen telefonora deituta. Egunean bertan ere egongo da aukera, 06:30ean.