Euskararen normalizazioaren bidean herritarren ekarpena garrantzitsua dela diote antolatzaileek. Batzar zabalak deitu dituzte.
Elorrioko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) ziklo berri bat hasiko du. Orain arte egindako lana baloratuko dute lehenengo, eta datozen bost urteetarako plangintza diseinatuko dute gero. Euskararen normalizazioaren bidean herritarren ekarpena garrantzitsua dela uste dute. Horregatik, batzar zabalak deitu dituzte irailaren 27rako eta urriaren 10erako. Elhuyar aholkularitza zerbitzuak gidatuko ditu foroak. Aurrerapausuak aztertu eta hutsune eta hobetzekoak identifikatzeko aprobetxatu gura dute.
Beste ildo batzuk jorratzea ere badute helburu: euskararen alde sentsibilizatzea, konpromisoak aktibatzea eta elkarteen arteko koordinazioa handitzea.
Bilera biak Iturrin garatuko dira, 18:30etik 20:30era. Derrigorra ez den arren, 94 466 88 16 zenbakira deitzea eskatu dute, zein leku erabili jakiteko .