Ludotekako ikasturte berrirako, izena eman daiteke

Anboto 2012ko ira. 16a, 08:39

Ludoteka, partaidetza eta integrazioa indartuko dituen gunea izatea gura dute antolatzaileek

Ludoteka, partaidetza eta integrazioa indartuko dituen gunea izatea gura dute antolatzaileek.

 

Urriaren 8an zabalduko ditu ateak Elorrioko Ludotekak. 2012-2013 ikasturteari ekin ahal izateko, hasi da dagoeneko izen-ematea. Irailaren 28ra arte dago inskribatzeko aukera, 90 euroren truke, udaletxeko erregistroan. Bi mailatan banatuko dituzte umeak gero: hiru eta zazpi urte artekoak, eta zortzi eta hamabi artekoak. Azaldu dutenez, lehenengo taldean 48 ume hartuko dituzte gehienez, eta bigarrenean hamabost.

 

Haurrei jolasteko eta hartu-emanetarako gune egoki  eta hezigarriak eskaintzea da Ludotekaren helburua. Heziketa, gainera, balore hauek landuz: errespetua, elkartasuna, lankidetza, erantzukizuna, autonomia eta ahalmen kritikoa. Ekimenaren bidez, aisialdian euskararen erabilera sustatzea ere gura dute antolatzaileek.

 

Protagonismoa, haurrari

Jolas librean oinarrituko da metodologia, protagonismoa haurrari eman gura diote-eta. Edozelan ere, astean behin metodologia gidatuaz egingo dute lan. Partaidetza eta integrazioa indartuko dituen gunea izatea gura dute.
Hiru eta hamabi urte artekoetan, hamabi umeko talde bakoitzerako begirale bat egongo da; nagusien taldean bakarra egongo da. Elorrion ikasten duen edozein umek parte hartu ahalko du  hastear dagoen Ludotekan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!