Asteleheneko Koadrilen Egunean, 1.500 lagun inguru batu ziren Aldatsekuako bazkari herrikoian.
Badoaz hurrengo urtera arte Ferixa Nausikoak. Joan dira Gazte Eguna, feria, Koadrilen Eguna... Eguraldia ez da ederrena izan, baina elorriarrak ez dira etxean geratu. Asteleheneko Koadrilen Egunean, esaterako, partaide batzuk toldo eta guzti agertu ziren Aldatsekuako bazkari herrikoira. 1.500 lagun inguru batu ziren guztira. Tortilla txapelketa ere egin zuten eta 45 talde animatu ziren parte hartzera. Arratsaldean, jaitsieraren ostean, jokoak egin zituzten koadrilaka.
Baina, jaiak ez dira amaitu oraindik. Ekitaldi asko daude iragarrita astebururako, eta horietako batzuk tradizio handikoak, gainera. Bihar, Sukalki Eguna ospatuko dute, Iturrizoro elkarteak eratuta. Aldatsekua berriro ere elorriarren bilgune bihurtuko da. Bertara mozorrotuta joateko deia egin dute antolatzaileek. Bestalde, domekan Elkartasunaren jaialdia burutuko du Kainabera GKEk. Kulturartekotasuna lantzea izango dute helburu. Horretarako, hainbat kulturatako janari eta ohiturak ezagutzeko aukera emango dute plazako frontoian, goizean zehar.
Bebek zaletu gehien
guneko ekintzez gainera, gautxorientzako ere ez da faltako eskaintzarik asteburuan. Bebe artista espainiarrak kontzertua joko du bihar txosna gunean; zale kopuruari erreparatuz gero, jaietako kontzertu handiena izango da. Gaueko 23:30ean irtengo du eszenatokira Bebek.