200 lagunek parte hartu dute bisita turistikoetan

Anboto 2012ko ira. 4a, 13:10

70 elorriarrak izan dira, 20 Durangaldekoak, eta gainerakoak bizkaitarrak

70 elorriarrak izan dira, 20 Durangaldekoak, eta gainerakoak bizkaitarrak.

 

Udarako lau ibilbide turistiko antolatu zituen udalak, eta ekimenaren balorazioa egin du. 200 lagunek parte hartu dute bisita horietan, azaldu dutenez. Ana Otadui alkatea pozik agertu da partaideen kopuruagaz. Gaineratu du Elorriok balio arkitektoniko handiko alde zaharra eta monumentuak dauzkala. "Horregatik, Elorriok daukan aberastasuna ezagutzera eman behar dugu, guretzat eta kanpotik datozen guztientzat ere. Nire helburua ildo berberatik jarraitzea da Elorrio indartu eta suspertzeko".

 

Udalak partaideen iritzia ere jakitera eman du prentsa oharrean. Adierazi dute interesgarria izan dela, eta antzeko programa gehiago bultzatzea eskatu dute. Basilika izan ei da gune arrakastatsuena; aldabearen historia ezagutzeak eta kanpandorrera igotzeak jendea erakarri du. Beste hiru ibilbideetan, Zenita auzoa, jauregiak eta Balendin Berrio-Otxoak gogoko zituen lekuak ezagutu dituzte.

 

Egindako bisiten %13 bakarrik izan dira euskaraz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!