Iguriakoa konpondu dute dagoeneko, eta Santa Anakoagaz laster egingo dute gauza bera.
Udalak 35.000 eurotik gora erabiliko ditu gurutze biak zaharberritzeko. Ana Otadui alkateak gogoratu du gurutzeak XVI. mendekoak izanda balio handikoak direla: "Herriaren balio haundikoak dira eta horregatik zaindu eta babestu behar dira". OBragaz hainbat helburu dauzkate: neurriak berritzea, eraso biologikoak ezabatzea, azalean dagoen zikinkeria kentzea eta eraso berrien aurrean neurriak hartzea.
Iguriakoa ei da garrantzi handiena daukan gurutzea. Bizkaiko ekialdeko bailarak eta Gaztelako gune komertzialak lotzen zituela esan dute.