Gizon bat atxilotu dute genero biolentziagatik

Anboto 2012ko ira. 3a, 13:10

44 urteko gizon bat atxilotu dute ustez bere bikote-ohiari eraso egiteagatik. Atzo arratsaldean izan zen erasoa

44 urteko gizon bat atxilotu dute ustez bere bikote-ohiari eraso egiteagatik. Atzo arratsaldean izan zen erasoa.

 

Gai pertsonaletaz berba egiteko joan zen haren bikote-ohiaren etxera eraso jasan zuen emakumea. Erdi konorte gabe utzi arte lepotik heldu zion atxilotutako gizonezkoak, Ertzaintzak jakin eragin duenaren arabera. Hainbat ostikada ere eman zizkion eta mahai baten kontra bota. Emakumearen familiarteko bat azaldu zen momentu horretan eta etxetik irtetzen lagundu zion.

 

Erietxera eroan zuten emakumea azterketa zehatza egiteko. Bertaratutako Ertzaintzek genero biolentzia leporatutako atxilotu zuten 44 urteko gizona. 

 

Genero biolentzia jasaten duten emakumeentzako 24 orduko arreta zerbitzurako: 900 840 111 edo 016 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!