Herritarren partaidetza plana, irailerako prest

Anboto 2012ko ira. 3a, 08:54

Helburua, udala eta herritarren arteko komunikazio eredu berri bat lantzea da

Elorrioko Udala herritarren parte-hartzea garatzeko plana prestatzen dabil.

 

Irailerako plan hori amaituta egotea itxaroten dute, azaldu dutenez. Helburua, udala eta herritarren arteko komunikazio eredu berri bat lantzea da. Udalaren kudeaketan gardentasuna bermatzea eta partaidetza modu naturalean ematea gura dute.

 

Ana Otadui alkateak partaidetza hori bultzatzeko metodo bat ere aurreratu du: "Parte-hartzean, eztabaidan eta deliberazioan oinarritutako gobernatzeko eredu bat bultzatu nahi dugu, eta helburu horretan teknologia berrien erabilerak garrantzia handia izango du". Edozelan ere, foro zabalak ere sortuko dituzte. Talde politikoek, teknikariek eta herritarrek komunitatearen interesekoak diren proiektuetan elkarrekin lan egin ahal izango dute, alkatearen arabera. Ahalik eta biztanle gehien inplikatzea lortu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!