Gobernu taldeak dio milioi batean handitu duela aurrezkia

Anboto 2012ko uzt. 21a, 08:46

Gaur egun, udalak 3,3 milioi euroko aurrezkia dauka

Gaur egun, udalak 3,3 milioi euroko aurrezkia dauka.

 

Jeltzaleen gobernu taldeak agintea hartu zuenea, 2,2 milioitakoa zen aurrezkia, udalak prentsa oharrean azaldu duenez. Kopuru hori 3,3ra igo dela-eta, balantze positibiboa egin du gobernu taldeak. Edozelan, ere bankuekin 1,6 milioi euroko zorra daukatela ohartarazi dute. Zor hori aurreko legealdietan eskatutako kredituengatik dela adierazi dute.

 

Aurten 8,1 milioi euroko aurrekontua dauka udalak. Diru-sartzeetan aurreikusitako %64 likidatu dela diote, eta gastuetan aurrekontuan ezarritakoaren %39 burutu dutela. Goberu taldeak dio aurrekontuaren exekuzioa "kontrolatua" dela. Gobernu taldeak dio kudeaketa ona darabilela: "Elorrioko Udalaren egoera ekonomikoa ona da; beraz, herritarrak pozik egon ahal dira udala erakusten dabilen gardentasun eta kudeaketa ekonomiko onarekin".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!