Udalak bere webgunean informatu du martxan dagoela zerbitzu berria.
Orain arte udal bulegoetan bakarrik egin ahal ziren hamazazpi tramite internetez egiteko aukera eskaini du udalak. Bere webguneko menuan atal bat sortu du, Tramiteak deiturikoa. Herritarrak, etxean daudela, ordenagailutik atal horretan sartu eta ez dute joan beharko udaletxera.
Sistema honen bidez dokumentazio guztia era digitalean udalak sinatuta deskargatu ahal izango da. Azaldu dutenez, lehiatilan lortutakoaren tratamendu eta balio berbera edukiko du. Gainera, martxan dauden kudeaketak eta egindako eskaerak zein egoeratan dauden jakitea posible izango da. Etorkizunean 100 tramite egiteko aukera eskaini gura du udalak. Tramiteak zelan egin ikasi gura duenak udaletxean dauka aukera, 10:30etik 13:30era. Uda ostean, ikastaro bereziak eratuko dituzte horretan sakontzeko.
Hauek dira momentuz tramite posibleak: bajak, errolda datuen alta edo aldaketak, atzerritarren erroldaren berrikuntza, ziurtagiri bereziak, errolda edo bizitoki txartelak, erroldatze ziurtagiriak, banku-helbideratzeak, udal-haurreskolarako eskaera, lehenengo erabilerarako baimenak, informazio urbanistikoa, distantziako ziurtagiriak, dokumentazioaren aportazioa, hitzordu eskaera,kexa eta instantzia orokorren eskaera, iradokizunak eta eskerrak.