Azoka ekologikoa antolatu dute domekarako

Anboto 2012ko uzt. 7a, 08:19

Durangaldeko Nekazaritza Ekologikoaren 16. Azoka antolatuko dute domekarako, Elorrioko plazako frontoian

Durangaldeko Nekazaritza Ekologikoaren 16. Azoka antolatuko dute domekarako, Elorrioko plazako frontoian.

 

Azokako hogei postuetan gazta, txakoliña, ogia, barazkiak eta xaboia lako produktuak salduko dituzte. Azokaren helburua ingurumenarekin errespetuz jokatzen duten inguruko ekoizleen produktu ekologikoen kontsumoa sustatzea da. Elorrioxa eta Marisatsa elkarteek antolatuko dute azoka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!