Goizean meza, kalejira eta luntxa izan dira, eta arratsaldean errezitaldia eta kontzertua ere bai.
San Balentin Berrio-Otxoa eguna izan zuten atzo Elorrion. Santu eta Bizkaiko zaindarikidearen omenezko ospakizunak goizean hasi zituzten, mezagaz. Kalejira eta luntxa ere egin zituzten. Hainbat herritar batu ziren ekitaldiotan; udaleko, amankomunazgoko eta aldundiko ordezkariak egon ziren baita ere.
Arratsaldean Neure amatxo maitia izeneko errezitaldia ikusi ahal izan zuten elorriarrek. Bertan, Berrio-Otxoak amari idatzitako gutunak errezitatu zituzten musikagaz lagunduta. Vietnamen misiolari zela bidali zizkion idazlanak. Bere fedea ukatu ez eta martiri hil zuten han, 1861ean.