Musikaire, Berrio-Otxoa eguna eta bisita turistikoak dira erreferentzi udarako eskaintzan.
Ana Otadui alkateak, Josuen Ariztondo kultura diputatuak eta Aitor Iriarte Arriolako ordezkariak aurkeztu dute datozen asteetarako kultur egitaraua. Ekainaren 29an hasiko da Musikaire jaialdia, Bergarako Orkestra Sinfonikoak basilikan eskainiko duen kontzertuagaz. Hortik aurrera, beste hamalau ekitaldi eratu dituzte uztailaren 29ra bitartean. Elliot Murphy, Tricicle edota Korrontzi taldeak hurreratuko dira Elorriora. Logela Multimediako herritarrek ere parte hartuko dute, Kukai dantza konainiagaz egingo duten ikuskizunean.
Udako data esanguratsuenekoa uztailaren 4a izango da, Berrio-Otxoa eguna. Ohiturazko ekitaldiez gainera, antolatzaileek Neure amatxo maitia emanaldia nabarmendu dute. Bertan, Balentin Berrio-Otxoak Vietnamen zeloa amari idatzitako gutunak errezitatuko dituzte, musika eta irudiz lagundurik. Ambrosio Arriolaren partiturak interpertatuko dituzte, eta irudiak Luis Madinarenak izango dira.
Kanpokoentzako zein herritarrentzako, lau bisita turistiko ere prestatu dituzte uztailerako. Zenita auzoaren bueltakoa, kaletarra, Sortzez Garbiaren basilikari buruzkoa eta Berrio-Otxoagaz lotutakoa. 946 032 032 telefono zenbakian eman behar da izena.