"Presoen korapiloa" askatzeko asmoa dute

Anboto 2012ko eka. 11a, 13:25

Herrira mugimendua aurkeztu dute Elorrion hainbat lagunek

Herrira mugimendua aurkeztu dute Elorrion hainbat lagunek.

 

"Euskal Herrian bizi den egoera behin betiko bukatzea nahi badugu eta bakearen bidea eraikitzen jarraitzeko ezinbestekoa da presoen korapiloa askatzea". Hori esan dute Herrira ekimeneko kideek Elorrion. Aurkezpen jendetsua egin dute, baina diote "askoz gehiago" izan behar dutela helburuak lortzeko: "Herritar guztion konrpomisoa ezinbestekoa izango da".

 

Aldarriak zehaztu dituzte. "Gure eskaerak oso sinpleak dira: Gaixorik dauden presoak etxera; kondena zein kondenaren 3/4ak beteta dituztenak, etxera; dispertsionarekin bukatzea eta isolamenduarekin bukatzea". Gaur egun hamaika elorriar dira preso politiko, eta diote, legea beteko balitz seik kalean beharko luketela. Bat gaixorik dago, bik zigorra bete dute eta hiruk zigorraren 3/4 betea daukate.

 

Herrirak aurrerantzean egingo dituen ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!