Gaur ostera ere elkartuko dira Nosotras eta Vosotras

Anboto 2012ko eka. 9a, 08:10

Andren arteko lehen futbol partidua jokatu zutenek bazkaria egingo dute

Andren arteko lehen futbol partidua jokatu zutenek bazkaria egingo dute.

 

Gaur 43 urte bete dira Elorrion sona handiko futbol partidu bat jokatu zenetik. Emakumeen arteko lehenengoa izan zen. Elorriokoak ziren bi taldeak: Nosotras eta Vosotras. Dirua batzea zen garrantzitsuena eta ez ziren larregi kezkatu taldeen izenekin.Partidu haregaz, herriko Gazte Astea antolatzeko dirua batu gura zuten. Elizaldeko zelaia bete egin zen eta sasoi hartako 33.000 pezeta batu zituzten. Orain, urtemuga aprobetxatuta, berriro elkartzea pentsatu dute. Zapatuan plazan batuko dira, 12:30ean, eta poteoaren ostean Kotxeron bazkalduko dute, eta sasoi harek gogoratu.

 


Emaitza gutxienekoa izan zen, baina ez zen emoziorik falta izan: 0-0 berdindu eta penaltietara erabaki zuten neurketa; Nosotras taldeak irabazi zuen. Athleticek eta elorriar batek ekarri zituzten sariak: kopa bana eta loreak.
Gerora, futbolean jarraitzeko aukera sortu zitzaien. Durangoko Kemen taldeagaz elkartu eta Hierro Txapelketan aritu ziren, Begoña Arregik oroitu duenez. “Emaitza txarrak, baina akordu ona daukagu”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!