Ermuko Denboraren Bankuko bi partaidek eskainitako \'Denboraren Bankua: Hartu-emonak krisian?\' berbaldiagaz amaituko dute, ekainaren 7an, Kainaberak antolatutako hitzaldi-zikloa.
Maite Fernandez Graña eta Inma Pagaldai gonbidatu dituzte Iturri kultur etxean izango den ekitaldian parte hartzera. Ermuko Denboraren Bankuko koordinatzaileak dira, eta euron esperientzia azalduko dute. Hitzaldia 19:30ean hasiko da.
Denboraren Bankua azkenaldian hainbat herritan sortu den egitasmoa da. Herritarren gaitasunak eta trebeziak trukatzen dituzte, norberak bere denboraren zati bat eskainiz. Ermuko bizipenak entzun eta Elorrion horrelako ekimen bat abiatzeko aukerarik dagoen eztabaidatuko dute, bihar Iturri kultur etxean.