Indarkeria matxistaren kontrako Tribunal Sinbolikoa eratu gura dute Euskal Herrian, eta horri buruz jardungo du, ekainaren 6an, Ateneoan Joana Etxanok, Mugarik Gabe elkaerteko kideak. Era berean, Esther Maria Gallego Zapata ere etorriko da Kolonbiatik. \'Ruta Pacifica de las Mujeres\' ekimena aurkeztuko du.
Elorrioko Berdintasun Sailak eta Mugarik Gabe elkarteak eratu dute \'Aprendiendo de las luchas de todas\' berbaldia. Arriolako Ateneoan izango da, 19:00etan hasita.