Intxorta Asti elkarteak udako kanpaldia eratu du uztailaren 2tik 14rako. Lezaunera (Nafarroa) joango dira sei eta hamasei urte arteko umeekin. Gaurko batzarra deitu dute.
Iturri kultur etxean batzartuko dira gaur, 17:00etan, informazioa emateko. Izena emateko, gaur eta datorren barikuan egin ahalko da.