Nerabeak sare sozialetan zelan dabiltzan aztergai, Maite Goñigaz

Anboto 2012ko eka. 4a, 09:00

Txintxirri ikastolak Maite Goñi irakaslea gonbidatu du Elorriora, martitzenean berbaldia eskaintzeko

Txintxirri ikastolak Maite Goñi irakaslea gonbidatu du Elorriora, martitzenean berbaldia eskaintzeko.

 

Nerabeek teknologia berriak zelan erabiltzen dituzten kontatuko du. Erabilpen horretan sor daitezkeen arriskuak eta aukerak aztertuko ditu. Gainera, erabilpen arduratsuaz eta gurasoek honetan daukaten paperaz egingo du berba. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da berbaldia, Iturri kultur etxean.

 

Maite Goñi Mondragon Unbiertsitatean eta Ordiziako Jakintza ikastolan dabil beharrean. Hainbat ikastaro eman ditu, teknologia berriak eta irakaskuntza uztartuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!