Hainbat elkartek Truke Azoka eratu dute, herritarrak erlazionatzeko

Anboto 2012ko eka. 4a, 08:59

Ekainaren 10ean egingo dute Elorrion Truke Azoka. Herriari bizitasuna ematea eta herritarren arteko hartu-emanak bultzatzea ipini dituzte helburu

Ekainaren 10ean egingo dute Elorrion Truke Azoka. Herriari bizitasuna ematea eta herritarren arteko hartu-emanak bultzatzea ipini dituzte helburu.

 

“Kontsumoan zentratu barik jendearen arteko erlazioetan sakontzea da asmoa”. Hauek dira antolatzaileak: Betsaide dantza taldea, Elorrixa ekologia taldea, Gaztetxea, Intxorta Asti elkartea eta Kainabera garapen eta lankidetza elkartea.

 

10:00etan ekingo diote azokari, plazan. Norbanako zein elkarteek parte hartu ahalko dute. Gauza baliagarriak eroatea eskatu dute. Izena eman gura duenak, trukeazoka@gmail.com helbidera idatzi behar du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!