Besteak beste, olioa batzeko sistema berria ipiniko du martxan udalak.
Pentsatzea eta ekitea. Aste Berdeagaz, Elorrioko Udalak eta Elorrixa elkarteak herritarrak kontzientziatzea dute helburu, baina lanean hasteko sasoia ere badela zabaldu gura dute. Bihar hasiko dira jardunaldiak.
Joseba Mujika alkateordeak hausnarketaz egin du berba: “Oso garrantzitsua da ohartzea herritarron parte-hartze aktiboa ezinbestekoa dela, inguru osasuntsuaz gozatu gura badugu”. Azaldu du Aste Berdea lan-ildo horren baitan kokatzen dutela. Adibidez, udalak olioa batzeko edukiontzi berriak ipiniko ditu. Etxeetara pote bana bidaliko dute, eta ekainaren 1etik aurrera bilketa bultzatzeko kanpaina ipiniko dute martxan.
Eider Gallastegi udal teknikariak aurkeztu du egitaraua. Elorrixako Eduardo Sardonek aipatu du koordnazio lan handia dagoela egitarau horren atzean. Bost berbaldi programatu dituzte. Gainera, ikasleentzako ekimenak ere badaude; adibidez, irteera prestatu dute Arriandiko araztegira. Ekainaren 3an, auto elektrikoak erakutsiko dituzte plazan, eta ibilgailuak probatzeko aukera edukiko du gura duenak.
BERBALDIAK (Guztiak Iturri kultur etxean)
- MAIATZAK 28: Banku etikoa. Triodos Bank. 19:30ean.
- MAIATZAK 29: La amenaza de las plantas invasoras en el País Vasco. Mercedes Herrera. 19:30ean.
- MAIATZAK 30: Efectos económicos del techo del petróleo y respuestas. Roberto Bermejo. 19:30ean.
- EKAINAK 1: Bioeraikuntza. Etxean energia berriztagarriak nola erabili. Geolur, Ekoetxe eta Vaillant. 19:30ean.
- EKAINAK 2: Elorrioko baso jabetzentzako kudeaketa aukerak. Bizkaiko basogintza elkartea. 11:00etan.