Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aurrera atera da Elorrion. EAJk eta Bilduk egin dute alde, eta PP abstenitu egin da. Fernando Azkarate Euskara zinegotziak esan du aurtengo plangintza barneratu dutela bakarrik.
Plan estrategikoa garatuko dute 2013-2018 denbora tarterako. Bilduren ustez, hausnarketa sakona beharrezkoa da euskararen erabilerari bultzada emateko.
PPko Carlos Garciak esan du euskara batua arautzen dela bakarrik. Bere ustez, Elorrion bizkaiera erabiltzen da gehienbat, eta planagaz diskriminatu egiten dela dio.