Laguntza zentroetako murrizketak kritikatu dituzte

Anboto 2012ko mai. 28a, 13:14

Zumelegi eta Elorrio Laguntza Zentroan batu dira, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek deituta

Zumelegi eta Elorrio Laguntza Zentroan batu dira, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek deituta.

 

Foru egoitzetako beharginak Elorrion kontzentratu ziren barikuan, langileen ordezkapenetan egindako murrizketak gaitzesteko. "Egoitza horietan mendekotasun egoeran dauden pertsonek ez dute jasotzen behar duten laguntza". Behargin faltagatik kalteak hainbat esparrutan sortu direla ohartarazi dute: Pertsonen higienean, jatorduetarako laguntzan, aisialdiko jardueretan...

 

Era berean, sindikatuek salatu dute gizarte zerbitzuen arloko murrizketek langileen zama handitzen dutela eta ordezkapenak egiten zituzten pertsonen enplegu publikoa "suntsitzen" dutela. Horrekin batera, Aldundia zerbitzu publikoetan pribatizazioa sustatzen dabilela diote. Pribatizazioak prekarietatea eta kalitatearen murrizketa dakarrela uste dute.

 

Sindikatuek diote mobilizatzen jarraituko dutela. Bilduko eta PSE-EEko batzarkideek arauz besteko proposamen bat aurkeztu dute sindikatuen eskariz. EAJ eta PPk ezezkoa eman dietela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!