Lehendakariak Eroskiren Elorrioko plataforma automatiko berriaren obrak bisitatu ditu

Anboto 2012ko mai. 16a, 17:38

Patxi Lopez lehendakariak bertatik bertara ezagutu ditu gaur Elorrioko Eroskiren instalazioak. Ana Otadui Elorrioko alkateak (EAJ) ere parte hartu du bisitan.

Patxi Lopez lehendakariak bertatik bertara ezagutu ditu gaur Elorrioko Eroskiren instalazioak. Ana Otadui Elorrioko alkateak (EAJ) ere parte hartu du bisitan.

 

Europan diseinu aintzindaria izango duen elikagaien plataforman garatzen ari diren automizazio-obrak zein egoeratan dauden ezagutzera joan dela jakitera eman dute Jaurlaritzako iturriek. Eroskik LKS Ingeniería eta Ulma Handling Systems kooperatibekin lankidetzan dihardu proiektua diseinatu eta martxan jartzeko, Kooperatibismoaren Nazioarteko Urtea den honetan.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!