Eskola Bidea egiteko lehenengo batzarra

Anboto 2012ko mai. 14a, 13:16

Iturri kultur etxean ipini dute hitzordua, maiatzaren 15ean, 19:00etan

Iturri kultur etxean ipini dute hitzordua, maiatzaren 15ean, 19:00etan.

 

Proiektu honekin, Lehen Hezkuntzako ikasleek kutsadura-emisio gabeko garraioak erabiltzea sustatu gura dute. Horretarako, etxetik eskolarako joan-etorriak oinez, helduen laguntza barik eta ibilbide seguruetatik egitea bultzatuko dute. Bestalde, espazio publikoa hartu-eman, jolas eta elkarbizitzarako gune legez indartu gura dute.

 

Biharko batzarrean, proiektuko talde teknikoak egitasmoaren helburuak, metodologia eta garapena azalduko ditu. Agenda 21en baitan kokatzen da ekimena. Ikastetxeetako zuzendaritzak, irakasleak eta guraso elkarteak batzeko intentzioa dute bilkuran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!