"Ez gaitu krisitik aterako, baina pauso bat da"

Anboto 2012ko mai. 10a, 08:43

Bilduk araudi bat aurkeztu du, premia dutenen zergak eta zerbitzuak finantzatzen laguntzeko

Bilduk araudi bat aurkeztu du, premia dutenen zergak eta zerbitzuak finantzatzen laguntzeko.

 

Batetik, ura, zaborra eta estolderiaren zergetan. Bestetik, kiroldegia, ludoteka, multikirola eta Uztaila Oparo zerbitzuetan. Bilduk aurkeztutako ordenantzaren helburua, premia duten herritarrei udal zergak eta zerbitzuak ordaintzeko diru-laguntza ematea da. “Jakin badakigu proposamen honek ez gaituela krisitik aterako, baina pauso bat da”. Familiako kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera banatuko dituzte laguntzak: gastuen %60, %80 eta %100era artekoak.

 

Krisian dauden enpresetako beharginak ere hartu dituzte kontuan ordenantzan, langabezian egon ez arren. Baldintza guztiak betetzen badituzte, udal zerga eta zerbitzuen ordainketa atzeratu ahal izango dute, beraien egoera finkatu arte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!