Bigarren eskuko merkatua eratu dute domekarako

Anboto 2012ko mai. 9a, 08:45

Berziklatzea, berrerabiltzea eta hondakinak gitxitzea helburu duen bigarren eskuko merkatua antolatu dute domekarako, maiatzaren 13rako

Berziklatzea, berrerabiltzea eta hondakinak gitxitzea helburu duen bigarren eskuko merkatua antolatu dute domekarako, maiatzaren 13rako.

 

Herritarren Merkatu Txikia. Horrela izendatu dute domekan Elorrion egingo duten azoka. Antolatzaileen berbetan, ez da enpresa eta artisauen saltoki bat izango. Eredu anglosaxoiari  jarraituko diote: etxean dauzkaten eta erabiltzen ez dituzten gauzak ipiniko dituzte mahaietan. Produktuen arteko trukea eta salmenta onartuko dituzte merkatuan. 71 herritarrek parte hartuko dute.

Hobetzeko asmoz

Merkatu honen lehenengo edizioa izango da domekakoa. Antolatzaileek diotenez, orain arteko erantzuna ikusita ekimenak arrakasta eduki du. Datorren urtean ere “hobeto eta handiago” egiteko asmoa agertu dute.
Birziklapena bultzatu eta berrerabilpen ohituretan eragin gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!