Durangaldeko dantza taldeekin Euskal Jaia ospatuko dute Elorrion, gaur. Goizean, 11:30ean, kiroldegian batuko dira dantza talde guztiak.
Eguerdian kalejira hasiko dute herriko kaleetan zehar eta 13:30 inguruan bazkaritara joango dira. Bazkalostean, 17:00etan, berriro kiroldegian batu eta alardea erakutsiko dute plazan. Elorrioko Besaide taldeak antolatu du ekimena.