Emozioen lanketa, autodefentsa tailerra, interneteko ikastaroa eta zoru pelbikoa indartzeko saioak programatu dituzte.
Emakumeek eguneroko bizimoduan "oztopoak" aurkitzen dituzte, "diskriminazioaren ondorioz". Emakume Eskolaren antolatzaileek helburuen berri eman dute: elkarrengandik ikastea, hartu-emanak bultzatzea, sareak eratzea, ekarpenak jasotzea eta pertsonalki zein talde moduan indartzea, besteak beste. "Berdintasuna lortzeko, emakumeon jabekuntza pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da", diote.
Lau ikastaro eratu dituzte. Emozioen lanketan oinarritutakoa zuzenduko du Pepa Bojok; maiatzaren 4an hasiko da. Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa Suspertu fisioterapiaren eskutik garatuko da, eta lehenengo eguna maiatzaren 9an izango da. Autodefentsa ikastaroa Maitena Monroyk eskainiko du, maiatzaren 19tik aurrera. June Fernandez kazetariak gidatuko du internetekoa ekainaren 5ean martxan ipinita.
Izen-ematea zabalik dago, udaletxean. Informazioa gehiago www.elorrio.net atarian.