Internetez ehun tramite eskainiko ditu udalak

Anboto 2012ko api. 19a, 10:08

BiscayTIK proiektuaren baitan ipiniko dute martxan zerbitzua; webgunea ere berriztu dute

BiscayTIK proiektuaren baitan ipiniko dute martxan zerbitzua; webgunea ere berriztu dute.

 

Ekainetik aurrera, udaletxeko leihatilan ez ezik, www.elorrio.net ere egin ahal izango dituzte elorriarrek hainbat udal tramite. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako BiscayTIK egitasmoari esker aktibatu dute zerbitzua.

 

Hasieran, hamasei tramite garatzeko aukera emango dute webgunetik; gehienak errolda agiriei eta ziurtagiriei lotuta. Aplikazioak gehitu ahala, urte bete pasatu aurretik ehun operazio inguru egongo dira eskuragarri.

 

Formazioa

Udal behargin guztiek jasoko dute formazio zehatza, tramiteok kudeatzen jakiteko. Herritarrei dagokienez, Urkiola Landa Garapenagaz hitzarmena lotu dute, ikastaroak emateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!