Alargunak, mugimendua indartu asmoz batuko dira

Anboto 2012ko api. 14a, 08:58

EAEko federazioak elkarteen egoera landuko du

EAEko federazioak elkarteen egoera landuko du.

 

EAEko emakume alargunen elkarteen federazioak urteroko ohiko batzarra, aurten Elorrion egingo du, gaur. Antolakuntza aztertzeko erabiliko dute zita. Mugimendua indartzea dute helburu. Maite Bilbaok, federazioko lehendakariak, azaldu du elkarteetan batzen diren emakume asko zaharrak direla, eta taldeak eraberritzeko arazoak dauzkatela.

 

Egoera ekonomikoak ere eragina ei dauka. Bilbaok diru-laguntza falta kritikatu du: “Elkarte bat ez desagertzeko, ekintzak egin behar dira, eta ekintzak egiteko diru-laguntzak behar ditugu”.

 

Elorrioko Alargunen Elkartea izango da gaur anfitrioi. 1991n batu ziren lehenengoz, eta gaur egun 47 bazkide dauzka elkarteak.  Teresa Mendizabal lehendakariak adierazi duenez, herrian euren taldea ezagutzera emateko ere aprobetxatuko dute jardunaldia. 10:00etatik aurrera hasiko dira, eta 13:30eko mezaren ondoren bazkaria dute frontoian. Durango eta Abadiñoko elkarteak ere batuko dira.

 

“Pentsioak baxuak”

Emakume alargunek gaur egun eduki ahal dituzten arazoen artean, “pentsio baxuekin” langabezian dauden seme-alabak mantendu beharra aipatu du Bilbaok, adibidez. Euren egoeraren berri maiatzaren 13an emango dute, Durangoko Landako Gunean egingo duten topaketan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!