Erreka kaleko jaietan, musika gelditu barik gaurtik aurrera

Anboto 2012ko api. 13a, 08:56

Hamabi tabernak eta Gaztetxeak antolatuko dituzte aurtengo Erreka kaleko jaiak

Hamabi tabernak eta Gaztetxeak antolatuko dituzte aurtengo Erreka kaleko jaiak.

 

Hasteko, gaur Arkada Social eta Kilauea taldeek kontzertua eskainiko dute plazan, 22:00etan. Ondoren, Gaztetxean, Summum art ikuskizunaren txanda izango da.

 

Biharko, 17:00etarako, pilota partidak programatu dituzte plazako frontoian. Iluntzean eta gauean, Luhartzen erromeriak girotuko du jaia. Gaztetxean kontzertuak egongo dira, eta Ateneoan Djak.

 

Domekan umeentzako jolasak egokituko dituzte plazan, goizez nahiz arratsaldez. Barrakak egongo dira asteburu osoan, azaldu dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!