Alemaniako 24 ikasle Elorrion izan dira elkartrukean

Anboto 2012ko mar. 30a, 09:47

IGS Peine ikastetxetik etorri dira, institutuagaz egiten duten bosgarren trukean

IGS Peine ikastetxetik etorri dira, institutuagaz egiten duten bosgarren trukean.

 

Alemaniako IGS Peine ikastetxeko 24 ikasle, irakasle bi eta zuzendaria izan dira Elorrion, martxoaren 16tik 23ra bitartean. Egotaldia "ondo" joan dela diote institututik. Hori dela-eta, datorren ikasturterako datak ere zehaztu dituzte dagoeneko. Familiekin oso gustura sentitu ei dira, eta eskerrak izan dituzte eurentzat. Elorrioko alkateak egindako harrera "bero eta argigarria" ere goraipatu dute. Elorrio herri txikia izan arren, elkartzeko beste modu bat ezagutu dute. taldean ibili ei dira kalean, eta hori han ez dela gertatzen azaldu dute.

 

Elorrioko Institutuak gurasoen konpromisoa eskertu du, eta baita lan-taldean ibili diren irakasleena ere. Elorriotik 28 ikasle eta hiru irakasle joan ziren Alemaniara.

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!