Gaur irtengo dute Tindufera gazteek, elkartasun bidaian

Anboto 2012ko mar. 30a, 08:22

Amgalako proiektuan jarraituko dute beharrean, kirolgune bateko futbol zelaierako materialagaz

Amgalako proiektuan jarraituko dute beharrean, kirolgune bateko futbol zelaierako materialagaz.

 

Gaur arrastian hartuko dute Tinduferako hegazkina 30 bat elorriarrek, Amgala herrian errefuxiatutako saharauiekin egun batzuk pasatzeko. Institutua, Txintxirri ikastola, Lajwad elkartea eta Elorrioko Udala dira bultzatzaileak. Erakundeotako ordezkariek eta 25 ikaslek osatu dute taldea.

 

Astebete egingo dute Amgalan. Kirolgune bat eraikitzea dute  helburu. Futbol zelaiagaz hasi ziren aurreko urteetan, eta aurten ateentzako sareak eta marrak pintatzeko makina daroatzate. Egitasmoak zein norabide hartuko duen ere ezagutuko dute. Bestalde, emakumeentzako nekazal eskola ere bisitatuko dute, esaterako.
Institutuko zuzendari Josu Etxaburuk dio konpromisoz betetako proiektua dela, eta “ikasleen erantzukizuna” indartzeko balio duela. Familien babesa eskertu gura izan du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!