Gerrako hobiei buruz berbaldia gaur, eta bihar Intxortara bisita

Anboto 2012ko mar. 30a, 09:30

Martxoaren 31n Elorrio bonbardatu zutela gogoratzeko Gerediagak eta Udalak ekintza bi antolatu dituzte gaurko eta biharko

Martxoaren 31n Elorrio bonbardatu zutela gogoratzeko Gerediagak eta Udalak ekintza bi antolatu dituzte gaurko eta biharko.

 

Gaur, berbaldia emango du Jimi Jimenezek, Durango 1936 Kultur Elkarteko eta Aranzadiko kideak: Hildakoak hilobitik ateraz, duintasuna berreskuratuz.  Hainbat urtetan hobi komunen indusketetan egin du behar Jimenezek. Hitzaldia 19:00etan hasiko du Iturri kultur etxeko areto nagusian.

 

Ibilaldia, Elgetan hasita

Bihar goizean Intxortako frontea bisitatzeko ibildaldia egingo dute Elgetako plazan hasita. Bertako kafe antzokian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa bisitatu eta gero 5 km-ko ibilbidea egingo dute frontearen kokalekuan zehar, bertan atondu duten erakusketa iraunkorra bisitatzeko.  A.U.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!