Bisita gidatuak Zenitan zehar

Anboto 2012ko api. 5a, 11:50

\'Elorrio berdea: Zenita auzoko ibilbidea\' lelopean bisita gidatuak eratu ditu Udalak apirilerako, auzoen ondarea ezagutzeko

\"\"

\'Elorrio berdea: Zenita auzoko ibilbidea\' lelopean bisita gidatuak eratu ditu Udalak apirilerako, auzoen ondarea ezagutzeko.

 

Apirilaren 5, 6, 7 eta 8an izango dira bisita gidatu horiek. Lourdesko Ama ikastetxean hasi eta Zenita auzoan barrena  izango dira, eta ordu bi inguru iraungo dute. Antolatzaileek azaldu dutenez,  landa ondarea ezagutzeko aukera "paregabea" eskaintzen du ekimen horrek, "baita aintzinakio auzoen antolaketa eta gure arbasoen bizimoduaru buruz jarduteko aukera ere".

 

Errotak, garbilekuak, Uratsa lez ezagutzen den ur sulfurudun iturria... bisitatuko dituzte bisita gidatuetan; baita Argiñetako nekropolia ere.  VII-IX. mende arteko kareharrizko 21 hilobik eta kristau aurreko bost hilarriek osatutako nekropolia Euskal Autonomi Erkidegoko hilobi-monumentu garrantzitsuenetarikoa da. Horretara, Zenitakoleako errota martxan ikusteko aukera eskainiko da, Uratsako urak bainuetxeetan zuen erabilera argitzen saiatuko dira eta Argiñetako hilarriak jatorri non zeuden azaldu da. Horixe jakin eragin dute udal arduradunek.

 

Euskara eta gazteleraz 

Apirilaren 6an eta 8an, euskaraz egingo dira bisita gidatuak. Apirilaren 5ean eta 7an, berriz, gazteleraz. Guztiak 11:00etan abiatuko dira Lourdesko Ama ikastetxetik.

 

Beharrezkoa da lekua gordetzea 94 603 20 32 telefonoan (09:00etatik 14:00etara) edota iturri@elorrio.net helbide elektronikoa erabiliz. Bisita gidatua egiteko hiru euro ordaindu behar dira.

 

Oinetako erosoak eroatea gomendatu dute, baita argazki kamara ere bai. Izan ere, bisita gidatuak amaitzean bildutako argazki guztien artean pertsona birentzako afari bat egingo dute zotz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!