Plazan ipinitako karpatik 250 lagun baino gehiago pasa dira asteburuan.
Animalien gaineko ordenantza behin-behinean onartuta, herritarrei iritzia eskatu die udalak asteburu honetan, plazan ipinitako karpatik. Hainbat jenderen galderei erantzuteaz gainera, 126 ekarpen jaso dituzte. Azaldu dutenez, txakurrak aske ibiltzeko egokituko diren bederatzi gueei buruzkoak izan dira kezka gehienak. Balorazio oso positiboa egin dute udaletik. “Herritarrentzat interes handikoa den gai bati buruzko iritzia galdetzera irten gara kalera, eta ez foro asanbleario baten bidez”, adierazi du Ana Otadui alkateak.
Udalak jasotako ekarpenen berri emango du aurrerago, eta ordenantzan definitiboki zein sartu ere erabakiko dute.