Bandera zuria jasota, ortuko lanari ekingo diote

Anboto 2012ko mar. 23a, 14:54

Ziurtagiria jasotzen duen Durangaldeko bigarren ikastetxea da Elorrioko Institutua, Iurretako Juan Orobiogoitiagaz. Aurrera begirakoak ere azaldu dituzte

Ziurtagiria jasotzen duen Durangaldeko bigarren ikastetxea da, Iurretako Juan Orobiogoitiagaz. Aurrera begirakoak ere azaldu dituzte.

 

Elorrioko Institutuak jasangarritasuna egiaztatzen duen Bandera zuria jaso du, Eusko Jaurlaritzaren partetik. Josu Etxaburu institutuko zuzendariak eman ditu azalpenak, Ana Otadui alkate eta auditoria egin duen Ingurugelako Asun Fernandezek lagunduta. Etxaburuk esan du "behar kolektiboari" emandako saria dela ziurtagiria. Inauguratu duten ortua ere sari zein lan kolektiboa izango dela adierazi du, eta eskerrak eman dizkio alkateari udalak proiektu horretan lagundu duelako.

 

Sentsibilizazioan eta ekintza solidarioan murgilduta dabiltza irakasle eta ikasleak. Prentsaurrekoa bera, Txoko berdea deitu dutenean eman dute; informazioa trukatzeko gunea da institutuko hau. Anekdota legez, Otaduik kontatu du Patruila Berdea izeneko ikasle taldea egun batean udaletxera joan zela, erreka garbitzeko eskaera administratiboa egitera. "Harrituta eta pozik" geratu ei zen ikasleen iniziatibagatik, eta aurreratu du maiatzean garatuko den Ekologiaren Astean barneratu daitekeen ekintza bat dela errekarena.

 

Udalak bultzatutako ortuaren inaugurazioa egin dute bisita aprobetxatuz. Etxaburuk dio behar hori antolatu behar dutela, baina lurra lantzen denboraldiko produktuak ekoiztearen arabera egingo dutela. Gainera, sukaldaritza tailerrean erabiliko dituzte baratzetik ateratzen diren elikagaiak.

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!