Saneamendu sarea aztertuko dute hamar eremutan

Anboto 2012ko mar. 13a, 12:07
Inbentarioa egingo dute egoeraz jabetzeko. Instalazioak hobetuko dituzte ondoren

Inbentarioa egingo dute egoeraz jabetzeko. Instalazioak hobetuko dituzte ondoren.

 

Martxoan hasita, hilabete bi iraungo du azterketak. Argiñeta Etorbidea, Buzkantz Kalea, Nizeto Urkizu Kalea, Lourdes Etorbidea, Anduetxeta Kalea, Padura Kalea, Ibaizabal Kalea, Ibaiondo Kalea, Juan Ariño Kalea eta Zenita Auzoan egingo dute inbentarioa, azaldu dutenez; 39 hektareako zonaldea da hori. 9.775 euroko aurrekontua zehaztu dute behar honetarako.

 

Hiru fasetan banatu dute egitasmoa. Lehenengoan informazio guztia jasoko dute, kartografiak eta aurretik egindako inbentarioen datuekin. Bigarrenean kutxatilak zabaldu eta neurtuko dituzte, gero planoan kokatzeko. Azkenik, hirugarren fasean, kutxatilen egoera eta hodien zirkulazioaren noranzkoa jasoko duen plano kartogarfikoa garatuko dute.

 

Hobekuntzak egiteko abiapuntu legez erabiliko dute azterketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!