Merkatariek Aukera Azokara eroango dituzte produktuak

Anboto 2012ko mar. 9a, 12:22
Gaur eta bihar zabalduko dute Elorrioko Merkatari Elkartearen Aukera Azoka, neguko eskaintzaren soberakinak prezio baxuagoan eskaini eta salmentak handitzeko asmoz. Urteroko zita da asteburuko feria, neguan legez udan ere egiten dena

Gaur eta bihar zabalduko dute Elorrioko Merkatari Elkartearen Aukera Azoka, neguko eskaintzaren soberakinak prezio baxuagoan eskaini eta salmentak handitzeko asmoz. Urteroko zita da asteburuko feria, neguan legez udan ere egiten dena.

 

\"\"

 

EMEko ordezkariek azaldu dutenez, hamabi komertziok ipiniko dituzte euren produktuak salgai polikiroldegian: ileapaindegiko produktuak,umeentzako zein helduentzako arropak, opariak, gozokiak eta altzariak mahaigaineratuko dituzte standetan. Goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara zabalduko dute bi egun hauetarako antolatu duten azoka berezia.

 

Zozketa

Antolatzaileek zozketa ere egongo dela iragarri dute. Hain zuzen ere, herriko denda bik otzara bana atonduko dute euren eskaintzagaz. Zapatu arratsaldean egingo dute zozketa, 19:30 eta 20:00 bitartean, EMEko ordezkariek azaldu dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!