Eskola arteko xake lehiako azken jardunaldia, Elorrion

Anboto 2012ko mar. 9a, 08:41

Hamasei onenak finalerako sailkatuko dira; eskualdeko xakelariek badituzte aukerak

Hamasei onenak finalerako sailkatuko dira; eskualdeko xakelariek badituzte aukerak.

Zaldi Baltzaren antolakuntzagaz, eskola arteko xake txapelketako laugarren eta azken jardunaldia hartuko du Elorrioko Txintxirri ikastolak domekan, 10:00etan. Benjamin, kimu eta haur kategoriako 200 bat gaztetxo batuko dira guztira.

Maila bakoitzean punturik gehien batutako 16 xakelariak Sestaon jokatuko den finalerako sailkatuko dira.
Durangaldetik Abadiño xake-taldeko, eta, Jesuitak, Maristak, eta Nevers ikastetxeetako hainbat xakelari dabiltza. Haurren kategorian Jon Lagos dabil ondoen; kimuetan Alberto Garcia, Xabier Diaz, Iker Gutierrez eta Alvaro Mintegi. Benjaminetan  izen asko nabarmendu daitezke: Igor Labrador, Sergio Munilla, Diego Gomez eta Endika Postigo, adibidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!