Aisialdirako ibilbide berriak, turismoa bultzatzeko

Anboto 2012ko mar. 6a, 08:25

Herrirako marka eta slogan turistikoa sortzea ere batu dute ekintza-planeko ideien baitan

Herrirako marka eta slogan turistikoa sortzea ere batu dute ekintza-planeko ideien baitan.

 

Elorrioko ondare arkitektoniko eta kulturala sustatzeko helburuz garatuko dute plana, “produktu erakargarri bihur daitezen eta herrian aberastasuna sor dezaten”, Ana Otadui alkatearen berbetan. Turismoagaz, herriko beste sektore ekonomiko batzuk ere suspertu gura dituzte, baita biztanleen elkartrukaketa kulturala areagotzea ere, auduradunek diotenez.

 

Marka, lema eta ibilbideez gainera, eskaintza turistikoa zabaltzeko, komunikazioa koordinatzeko plana onduko dute. Ondare ibilbidearen argiztatze turistikoa ere burutuko dutela iragarri dute.

 

"Plan honegaz hasiko gara, baina gure helburua Durangaldeak etorkizunean garatuko dituen ekimen eta jarduerekin bat egitea da", adierazi du Otaduik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!