Emakumen lana, argazki bitartez

Anboto 2012ko mar. 6a, 08:18

\'Emakumea lanean\' argazki erakusketa zabalduko dute, gaur, Iturri kultur etxean. Etxean, nekazaritzan, administrazioan zein merkataritzan emakumeak egindako lana erakutsiko dute bertan. Martxoaren 8an, berriz, elkarretaratzea ere deitu dute

\'Emakumea lanean\' argazki erakusketa zabalduko dute, gaur, Iturri kultur etxean. Etxean, nekazaritzan, administrazioan zein merkataritzan emakumeak egindako lana erakutsiko dute bertan. Martxoaren 8an, berriz, elkarretaratzea ere deitu dute.

 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren haritik antolatu dute erakusketa eta martxoaren 30era bitartean egongo da zabalik, Iturri kultur etxean, azaldu dutenez.  Hala ere, ekitaldi gehientsuenak martxoaren 8an batu dituzte. Horretara, 19:00etan, deklarazio instituzionala irakurriko dute udalbatzar aretoan, eta, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Gernikako Arbola plazan.

 

Martxoaren 8rako Elorrioko \'Hilean Behin\' jaialdiaren emanaldian El cielo abierto eskainiko dute. Everardo Gonzalezek 2010ean zuzenduriko dokumentala, 19:30ean emango dute, Iturri kultur etxeko areto nagusian.

 

 Choni Compañia Flamenca taldearen eskutik La gloria de mi mare ikuskizuna izango dute ikusgai Arriola antzokian, zapatuan, martxoaren 10eanm, 19:00etan, eta, hilaren 14an, umeentzako dantza ikuskizuna antolatu dute: Ninika ikuskizuna 11:00etan hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!