Udalak partaidetza lantzeko kudeaketa plana egingo du

Anboto 2012ko mar. 2a, 08:16

\'Herritarren eta eragileen ekarpenean oinarritutako eredua\' gura dute, azaldu dutenaren arabera.

“Herritarren eta eragileen ekarpenean oinarritutako eredua” gura dute, azaldu dutenaren arabera.

 

Hauteskunde kanpainan agindutakoa betetzera datorrela dio gobernu taldeak, udalaren kudeaketarako eredu parte-hartzailea osatzeko plana onartu denean. “Herritarren eta eragileen ekarpenetan oinarritutako eredua” dela dio talde jeltzaleak. Tokiko Gobernu Batzarrean onartuta osatuko dute plana, prozesu bat garatuz, azkeneko ondorio-dokumentua idazteko.

 

Hain zuzen ere, egitasmoaren helburuetako bat dokumentu horretan udal-sailetarako “lan-lerro estrategikoak definitzea” da; “herri-kontsulta bidez erabakiko diren proiektu eta ekintzak zehaztea” ere jo dute begiz. Antzeko prozesuak martxan ipini eta dinamizatzen laguntzeko aholkularitza ezarri gura dute, gainera.

 

Gardentasuna

Udalean gardentasuna tresna legez erabiltzea proposatzen dute, eta hori sustatzeko ekimenak garatuko dituzte. Informazioa eskuragarri ipintzeko web gunean atalak sortzea eta asanblada zabalak burutzea dauzkate aukeren artean, esate baterako.

 

Horrez gainera, teknologia berriak ere kontuan hartuko ei dituzte arlo honetan.

 

Ekarpenak

Partaidetzarako plana idazteko bidean, teknikari, alderdi eta eragileekin batuko dira planaren gaineko proposamenak zein emendakinak jasotzeko. Zazpi urratseko kontrastatze-prozesua izango dela diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!